BIOGRAFIARAKO MAKULUAK
2013(e)ko irailaren 24(a), asteartea
ORRI ZURIA
Libre naiz orri zurian.
Orririk gabe, libertate eza.
Orri gabekoa, preso.
INOIZKO TESTUAK
Inoiz irakurriko ez diren testuak
tiraderan daude zain eta zain.
Egunen baten, behingoz, botako
ditut
ahanzturaren zakarrontzira.
2013(e)ko irailaren 19(a), osteguna
EZER GORDERIK EZ
Jada ez dut gordetzen
jasotako gutunik,
zikindutako paperik,
ezkututako musurik.
Jada ez dut ezer gordetzen,
ni neu salbu.
BARKA NAZAZU
Barka nazazu urrun egon banaiz.
Barka nazazu hurbilegi izanez gero.
Barkatu gogo barik.
Barkatu indarrez.
JO
Jo nazazu bihotzean; minik ez egin.
Jo nazazu buruan; maite zaitut berdin.
Jo nazazu benetan; jotzea gezurretan denean.
2013(e)ko irailaren 17(a), asteartea
NOR ZARA?
Zenbakia naiz ni.
Nor zara zu?
Kantitatea baino ez.
Nor zara zu?
Kantitatea: pisua, altuera,
koipea, ura…
Neu naiz: analisi kimikotik
aurrerako oro, hori.
ZERTAN?
Ez du zertan egon,
egonda banago ere.
Mezu zaharragoak
Orri nagusia
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)