2013(e)ko abuztuaren 31(a), larunbata

NON?

Non ote dago isiltasuna

zarataz betetako munduan?

Non ote nago neu?

Neu: isiltasuna.

HIZTEGIA


Faltan zaizkidan hitzak

hiztegian bilatzen ditut.

Ezagutzen ez ditudanak

aurkitzen saiatzen naiz.

Non ote daude, ordea,

zalantzazkoak?

2013(e)ko abuztuaren 28(a), asteazkena

UKITU GABE



Azala ukitu gabe, laztandu.

Azala ukitu, laztandu gabe.

Zein zaila den

Azala ukitu gabe

laztantzea.

Azalpekoa

azaleratzea,

azalekoa

azalatzea.

Zein zaila den

ukimena erabili gabe,

ukitzea.

Ukiezina

ukigarri bihurtzea.

Azalik gabe ukitu, laztana.

Azala laztandu gabe, ukitu.

 

OINETAN LOKARRI



 

Oinetan lokarri, eta zer?

Askatasunak kaka egin dit.

Oinetan lokarri, eta zer?

Jasanak jasan.

Eta zer?

Oinetan lokarri.

ZALANTZAK


 


 

Zalantzak azaltzen zaizkit

gosarian, bazkarian, askarian,afarian…

Zalantzak azaltzen zaizkit

esnatzean, jaikitzean, loak hartzean…

Zalantzak azaltzen zaizkit

jantzean eta eranztean

Beti ahalegindu naiz

zalantza horiei guztiei kontra egiten.

Baina hasi naiz konturatzen

haiei esker bizi naizela.

Zer nintzateke ni haiek barik?

Ez nintzateke ni izango,

eta ni duda hutsa naiz.

Horrelakoa naiz ni.

Eta horrekin bizitzen ikasten ari naiz.