Zalantzak azaltzen zaizkit
gosarian, bazkarian,
askarian,afarian…
Zalantzak azaltzen zaizkit
esnatzean, jaikitzean, loak
hartzean…
Zalantzak azaltzen zaizkit
jantzean eta eranztean
Beti ahalegindu naiz
zalantza horiei guztiei kontra
egiten.
Baina hasi naiz konturatzen
haiei esker bizi naizela.
Zer nintzateke ni haiek barik?
Ez nintzateke ni izango,
eta ni duda hutsa naiz.
Horrelakoa naiz ni.
Eta horrekin bizitzen ikasten ari
naiz.